XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dashiell Hammet, euskarazDoshiell Hammet izaera guztiz erakargarriko gizona genuen, biografien arabera.
Hirietatik urrun jaio zen, nekazal giroan 1894.ean.
Hamairu urte zituela mandatuetako morroi hasi zen Baltomoreko trenbidetan, beste hainbat ogibidetan ere aritu zen, eta geroxeago, Pinkerton detektibe-agentzian, San Franciscon.
Hortik aterako ditu bere istorioak idazteko gaiak
Sekulako eragina izan zuen, bai zinema beltzaren sorreran, bai haren pertsonaiengan oinarritutako telesailetan, bai generoko idazlanetan: beldurrik gabe esan liteke polizi istorioak denborapasako irakurgaiak izatetik benetako literatura izatera iragan zirela, literatura beltza deritzana Hammetti, eta honengandik hainbeste ikasi zuen Raymond Chandlerri esker.